PLATAFORMA INDEPENDIENTE GURE HERRIA

Gure Herria, 2011ko udal-hauteskundeetara aurkezteko Hauteskunde-Elkarte gisa sortu zen.

Plataforma honen sorrera urtebete lehenago gertatu zen, 2009ko abenduan. Herritar talde batek, gehien bat Arkotxa auzoko gazteez osaturik, udal-taldeen artean bizi zen tentsio egoeragatik kezkatuta, eta erakundeak azken legegintzaldietan pairatzen ari zen antolaketa-kaosa eta horren ondorioz eragindako geldotasuna eta paralisia udal-kudeaketan, erabakitzen du taldearen antolaketari ekitea, udal egoera zail horri itzulera emateko gogoz.

Hasiera batean, koadrilen artean zabaldutako elkarrizketa informalak izan ziren. Baina, 2010eko udazkenean urrats bat gehiago eman zen Arkotxako bizilagunei batzar irekietarako deiak zabalduz. Batzar horietara, deialdi horien berri izan duten beste auzoetako pertsona batzuk ere joango dira.

Bilera horietatik ateratzen den ondorioa zera da: egoerari itzulera emateko ezinbestekoa zela hurrengo urtean izango ziren udal-hauteskundeetara aurkeztea, alderdi tradizionalekin lehian arituko zen auzo-kandidatura bat sortuz. Inoiz ez zen planteatu hauteskundeak irabaz zitezkeenik, baina bai zinegotziren bat lortu. Horren bitartez, auzokideen eskaerak eta kezkak jasoko lituzkeen programa batek akuilu bezala erabili ahal izango zen udal-jarduera baldintzatzeko eta udal-taldeen arteko harremanetan lasaitasun handiagoko egoera batera bideratzeko. Bide batez, auzokideen eskaerei erantzuteko eta prozedurak azkartzeko kudeaketa eraginkorragoa bat lortu zitekeela.

2010eko Gabonetan, Arkotxako auzokide talde horrek Elexaldeko Kultur Etxean aurkeztu zuen hauteskundeetarako auzo-kandidaturaren proiektua, beste auzo batzuetako bizilagunak proiektura biltzeko asmoarekin.

Nahiz eta aurkezpen horrek zalantza dezente sortu, boluntarismoa zerion proiektuak erakusten zuen ahuleziagatik eta, gainera, zehaztasunik eta lortu nahi zuen ezagutzarik ez izateagatik, abiadura hartu zuen Gabonak bueltan, hauteskunde-programa diseinatzeko egin ziren bileretarako deialdiekin batera.

Eztabaida biziak izan ziren, baina oso dinamika interesgarria sortu zen, izan ere, inoiz lehenago egin ez zen bezala, auzoen arazo eta premiak sakon aztertu ziren auzokideak eurek auzoei buruz zeukaten ezagutzatik abiatuta.

2011-2015 LEGEGINTZALDIA

Kandidaturak lortutako emaitzak ezustekoak izan ziren. Gure Herriak iragarpen guztiak gaindituta, gehiengoa lortu zuen 4 zinegotzi; EH Bilduk 3 eta EAJk 2 lortu zituztelarik.

Hortik aurrera, hurrengo lau urteetan Udalaren kudeaketa egokitu zitzaigun. Udala oso egoera zailean hartu genuen, ekonomia aldetik zor handiarekin, udal eraikinak egoera negargarrian eta  inbertsioen premia handiarekin, zerbitzu eta prozedura administratiboen informatizazio maila eskasarekin, Elexaldeko Kultur Etxean areto batzuk itxita eta beste batzuk, liburutegiaren kasuan bezala, estreinatu gabe, etab.

Egoera horri guztiari eman genion buelta lau urtetan: udal-eraikinaren birgaitze osoa; eskolako fatxada eta kanpoko arotzeria osoa goitik behera eraberrituz; Gizarte Zerbitzuetako eraikinaren eta Arkotxako elizaren teilatuak birgaituz; Moiordingo Bolatokiaren teilatu erdia konpondu eta erakin osoa guztiz zarratuz; Elexaldeko liburutegia inauguratu zen, etab.

Hori guztia arlo ekonomikoan zorrotz jokatuz, Iraunkortasun Ekonomiko-Finantziarioko Plan bat eta Doikuntzako beste Plan bat onartuz. Plan horiek mirari ekonomiko bat eragin zuten eta hortik aurrera urtero balantze ekonomikoa positiboa izan zen. Emaitza ekonomikoetan, urte bete aurreratu genion Iraunkortasun Ekonomiko-Finantziario Planean aurreikusitakoari, eta 5 urte lehenago Doikuntza Planean aurreikusitako kreditua itzultzeari.

2015-2019 LEGEGINTZALDIA

Lehen legegintzaldian izandako eskarmentuarekin berriro aurkeztu ginen 2015ean, zalantza eta duda-muda askorekin, azken balantzea positiboa izan arren, legealdia oso gogorra izan baitzen gobernu-taldea osotu genuontzat. Eta, irabazi ez ezik, hautesleen konfiantza hain handia izan zen, non gehiengo osoa lortu baikenuen.

Horrela hasiera eman genion gure bigarren legegintzaldiari, gehiengo absolutu batek hauteskunde-programan planteatzen genituen jarduera politikoak gauzatu ahal izateko ematen duen lasaitasunarekin.

Udal-jarduera zabala erakutsi genuen arlo guztietan, baina bereziki nabarmendu nahi dugu udalak lanpostuen balorazioa egin zuela, zeren eta udal demokratikoko 35 urtetako historian Zaratamoko Udalean lehen aldiz egin baitzen. Udal-jarduera horrek duindu egin zuen udal-langileen egoera, bai ekonomikoki, bai lan-baldintzei zegokienez.

2019-2023 LEGEGINTZALDIA

Dena den, sekulako kudeaketa hori ez zen nahikoa izan 2019ko udal-hauteskundeetan hirugarren aldiz gehiengoa berresteko, eta ondoren, oposizioan aritu izan gara 2019-2023 legegintzaldian.