Gure Herria Hauteskunde-elkarteko kideok eskerrak eman nahi dizkiegu udal hauteskunde hauetan botoa eman diguten Zaratamoko herritarrei, gure udal aukera politikoan jarri duten konfiantzak bide egokia egiten ari garela erakusten baitu. Halaber, guri botoa ez eman arren, beste aukera batzuei botoa eman dietenei ere eskerrak eman nahi dizkiegu, beren eskubidea erabiliz sistema demokratikoa indartu dutelako, eta guk sistema horretan biziki sinesten dugu.
Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu azken urtean gure elkartera hurbildu diren herritar guztiei egin dituzten ekarpenengatik, izan ere, gure herriaren beharrizanen diagnostiko zehatz batean oinarritutako hauteskunde-programa egoki bat egiteko balio izan baitute.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki gure hautagaiei, hauteskundeetara aurkezteko urratsa ematean erakutsi duten ausardiagatik eta gure programa konplexurik gabe defendatzeagatik. Eurak gabe ez zen gure hautagai-zerrendarik izango hauteskundeetan.
Horregatik guztiagatik, gure poza agertu nahi dugu laugarren aldiz jarraian udal-hauteskunde batzuetara aurkeztu ahal izan garelako eta lortu ditugun emaitzak lortu ditugulako, horrek gure hautagaitza sendotzen baitu. Udalean jarraitzen dugu, gure herriarekin konprometituta, horretarako sortu baikinen hauteskunde-elkarte gisa duela 12 urte. Konpromiso hori herritarrok jarri gaituzten tokian gauzatu dugu, bai gobernu-taldean, bai oposizioan, beti ere, gure herriaren baldintza materialak eta bizikidetzakoak hobetzeko ekarpenak eginez. Eta egiten jarraituko dugu!